sábado, 2 de mayo de 2009

Trip to Dublin

In deula ba Dublineti bueltare, sanos y salvas etorri gea, oso seguro ezpagenden e!

Astelehen goizen genduken abiona ta gauez trenik eta eze eztaunez bezperan jun giñen aireportua. Ni seko ikiauta neon gauez tren bat hartu, ta geo estazion jende xelebre tarten ordu erdin zai eon behar gendulako, ta eze raroik pasa ezpazan e ordu erdi luzea izantzan! Ta geo bigarren trena hartu ta halakon baten estazioa allautakon ez genekin taxik eongo zan, ta kanpoa ata ta taxi mordo bat ikusitakon a ze lasaittue hartu nun, jode!!! Azkeneako danak nerbiosa jarri nittun jaajaja. Behin aireportua allautakon ya lasaittu nitzen, danak gu bezelaxe jundakok zien da, han gaue pasatzeko asmon.

Lo itten saiatu giñen aireportun, baño silla inkomodo haitan etzoen lo ingo zunik!! Ta lurre hotza zeon da han e ezin ba loik in! Musika aittu, kontu batzuk esan, buelta pare bat eman...Ta halakon baten goizeko 5ak!!! Bentanillata juteko mun genden ya, ta gure abioneko tikek eta hartu, urrea balio zun kafea ean da barrualdea jun giñen! Ta geo perfumeriti bueltan da abionea usai goxo goxokin!! ;)

Dublinea earki allau giñen abionen, ta handi hotelea jun giñen autubusen! Aurreti abixauta genden baño a ze hotza itte zuna!! Hotza ta ebie gañea! Cathrine nekauta zeola ta hotelen geittu zan da Aiora ta biok kalea jun giñen inguruk deskubritzea baño dendak bakarri deskubrittu giñuzen!! Jode, a ze konpra pilla in giñuzen, ze pasada!!!! Eun guztie dendatati bueltan, ta pasatze giñen aldiro zeoze berrie ta politte ikuste gendun gañea ta..Aurreneko eunen eosi eosi beharrekok eta iasta!!jjaj

Iluntzen afaldu ta Cathrine etxea juntzan da Aiora ta biok live music aitzae jun giñen taberna batea! Ze earki pasa gendun!! Musika alai alaie ta gu txaloka kriston motibauta jajaj Ta geo neka neka inda genden da etxea jun giñen lota, hurrungo goizen e garaiz jeki beharra genekenda.

Astearten autubus turistiko hoitako baten ibili giñen, 24 ordutako balio zun tike hoitako batekin, nahi gendunen autubuseti jetxi ta iyo itte giñela. Irish pub hoitako baten bazkaldu ta atxalden beize autubusen bueltaka ibili giñen, da Cathrinek tatuajea in nahi zula ta billau gendun leku bat ta intzula azkenen!!!

Ta geo hango musika tipikoa eosi naih gendula guk eta geo Temple bar famosoa jun giñen zeoze hartzea, ta han laun irlandes batzuk in giñuzen da etxea juteko asmoa gendun baño azkenen haitako batek taberna bat eakutxi nahi zigula ta bueeeeeeeeno ba, han jun giñen da patxara patxaran zeoze hartu ta ordun bai etxea.

Ta astizkenen giro kaxkarra zeon baño bueno, Aio ta biok ata giñen bueltatxo bat ematea, ta geo Cathrinena bueltau ta kontuatzeako lo hartu gendun jajaja. Ta atxalden jeki ta azkeneko bueltatxoa ematea jun giñen da geo Cathrinek kapritxoa zekela Burger Kingen jateko ta nola hoixe esan da esan aizan 3 eunen jun inbehar ba!! Nazka arpegikin nolabeitte hue jan da a ze pakea bukau zanen!!! Alperria, eztet balio holako zikinkerik jateko!

Motxen kontauta hoixe da Dublinen eun hotan in deuna, ze geo ya etxea jun giñen afalondon da goizen goiz jeki, taxie hartu, aireportua jun da ya honealdea etorri giñen!!














No hay comentarios: